Sarrera honetan garrantzia emango diot artearen kulturari. Izan ere, orain arte artearen kultura kontuan izan dugu baina ez nahikoa. Hori dela eta, orrialde oso interesgarria aurkitu dut, non landu nahi duguna agertzen den. Gaitasun digitala eta IKT-ek duten garrantzia kontuan hartuz, artearen kultura joko batzuen bitartez ikasiko dugu. Honekin lortu nahi duguna ez da umeek guztia jakitea, margolariak nongoak ziren, zein urtetan jaio ziren... baizik eta arteak izan dituen artista garrantzitsuenetarikoak ezagutzea eta margolan batzuk bereiztea.
Argiago ikusiko dugu pausoz pauso azaldu ondoren:
Hasteko, esan beharra dut orrialde honen barruan dagoen guztia ez dugula erabiliko. Izan ere, hainbat datu daude eta Lehen Hezkuntzako umeentzat datu gehiegi izango dira. Halaber, gure xedea ez da umeak aspertzea, baizik eta ondo pasatzea jokoen bidez, ikasten duten bitartean. Behin hau jakinda, azalpena emateari ekingo diot.
Lehenengo pausoa "EXPLORA EL MUSEO"n sartzea gara. Bertan, 21 margolan aurkituko ditugu eta bakoitzaren azpian artistaren izena eta margolanaren izena agertzen da.
Margolan bakoitzaren gainean klikatzen badugu hurrengo jokoak agertuko zaizkigu. Nik lauki horien barruan daudenak aukeratu ditut klasean lantzeko:
- "Intrusos en mi cuarto" hurrengoan datza: aukeratutako margolan bakoitzean, originalean oinarrituta, zerbait gehitu diote eta umeek jakin beharko dute zein izan den gehigarri hori.
- "Arty Puzzle" hurrengoan datza: izenburuak esaten duen moduan, puzzleak egitean datza. Margolanak zatitu egiten dira eta pieza bakoitza dagokion tokian jarri beharko dituzte
- "¡Qué lío! hurrengoan datza: Margolan bakoitzaren barruan dagoen zerbait mugitu egin da. "El nacimiento de Venus"ean adibidez, Venusaren ilea lurrean kokatuta dago eta umeek dagokion lekua jarri beharko dute.
- ¿Cuál es la copia? hurrengoan datza: Bi margolan agertzen dira, hasieran berdinak direla dirudi, baina bata originala da eta bestea, aldiz ez. Bereizi ondoren, originala aukeratu beharko dute.
Hau da, joko hauen bitartez, margolan bakoitzaren ezaugarri edo pertsonai batzuk, paisaiak etab. gogoratuko dituzte.
Joko horiek egin ondoren, "EXPLORA EL MUSEO"tik aterako gara eta "LOS MUSEOS"era joango gara. Bertan beste bi joko aukeratu ditut:
- Lehengoan, "En el museo"n, margolana autorearekin lortu beharko dute.
- Bigarrenean, "Automatix"ean, margolanetan aurkitu ahal ditugun estilo desberdinak ikusi eta ikasiko dituzte. Honetan, marrazki bat agertzen da eta estilo desberdinak (oleoa, kubista, pop-a, surrealista eta normala) aukeratzean, marrazkia estilo horretara egokitzen da.
Nire proposamena hurrengoa da: alde batetik, "EXPLORA EL MUSEO"ren barruan margolan asko daudenez eta bakoitzaren barruan beste hainbat joko aurkitu ahal ditugunez, zatiketa bat egingo nuke, hau da, 21 margolan horiek zenbait egunetan ikusiko nituzte. Modu horretan, margolan bakoitzarekin denbora gehiago egongo dira, bestela, egun batean guztiak ikusten badituzte, oso gutxi ikasiko dute. Bestetik, "LOS MUSEOS", "EXPLORA EL MUSEO" egin ondoren egingo nuke, izan ere, margolanak inoiz ikusi gabe, oso zaila egingo zaie joko horiek egitea. Hauek, besteak ez bezala, egun batean egin ahal dira.